Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bisoi

iz. Erbinudearen antzeko ugaztun haragijalea.  v Europako bisoia. 50 cm inguru luze den bisoia (Mustela lutreola), ipurtatsaren (Putorius putorius) antzekoa. Gaztain kolorekoa da, ilunagoa gainaldean azpialdean baino. Ibai ertzetan bizi da, eta oso trebea da igeri egiten. Igelak, arrainak, soinberak, oskoldunak eta hegaztiak janez elikatzen da. Europa ipar-erdialdean eta Asia iparraldean bizi da. v Ameriketako bisoia. Europako bisoiaren antzekoa da, baina zertxobait handixeagoa eta mantxa zuriak ditu sabelaldean (Mustela vison). Ipar Ameriketan bizi da, uretatik gertu, eta igelak, arrainak, soinberak, oskoldunak eta karraskariak jaten ditu.