bismuto
iz. Kim. Metal distiratsua, oso hauskorra (Bi; at.-z 83; at.-m 209). Zilar kolorekoa da, gune gorriekin. Beroaren eroale txarra da. Bismuto sulfuro edo bismutina eran azaltzen da izadian, kopuru txikietan. Claude Geoffroy frantsesak bakandu zuen 1753an. Sendagintzan hesteetako zenbait eritasun sendatzeko eta sifiliaren aurkako sendagai bezala erabili izan dira bismutoa eta bere gatzak, baina pozoitsua gerta daiteke dosi handitan hartuz gero. Bismutoaren gatzak ehunak tindatzeko, pintura, beira eta abar egiteko ere erabiltzen dira. Tenperatura hotzean urtzen denez, tenperatura jakin batean gordetzen duten tresnetan erabiltzen da.