Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bioetika

iz. Ikerkuntza zientifikoak eta gizakiongan egiten diren sendagintza jarduerek eragiten dituzten arazo moral edo etikoen multzoa. Balioen inguruko hausnarketa da hausnarketa bioetikoa, hots, ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketaren ingurukoa. Aurrerapen zientifikoak biologian eta osasunean dituzten eraginak ahalbidetu eta, bidenabar, mugatzeko arauak eta printzipioak finkatzea du helburua. Alabaina, biologiaren garapenak are konplexuago bilakatu du hausnarketa bioetikoa, hainbat jarduera direla medio: gizakiengan egiten diren saio eta esperimentuak, organo eta ehun metaketa edo txertaketak, sendagileek lagunduriko ugalketa (in vitro ernalketa), genetika aurrerapenak, informatikaren garapena, eutanasia eta abar.