Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bilina

iz. Errusiako epika kontakizuna, Erdi Aroaz geroztik ahoz aho gure egunetaraino heldu dena. Kiev-eko bilinetan Vladimir printzearen laguntzaile izan ziren gudari bulartsuen ekintzak kantatzen dira bertan. Novgorod-ekoetan, berriz, protagonistak aberastu eta ahaltsu izatera iristen dira. Kontakizun horiek gorteetan ondu ziren. Doinu soil batez abestu ohi ziren, musika tresnarik gabe.