Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bilharziasi

iz. Med. Trematodoen motako eskistosoma zizareak sortutako eritasuna. Hiru eskistosoma dira gizonarentzat arriskutsuak: mansoni, haematobium eta japonicum. Ur gezatan bizi dira zizareok; pertsona uretan dagoela sartzen zaizkio gorputzera eta odol hodietan kokatzen dira ondoren. Hodiak hautsi eta beste zenbait organotara irits daitezke, hesteetara eta maskurira adibidez. Eskistosomaren pozoidurak hainbat kalte sortzen dizkio gorputzaren zenbait atali; odola agertzen da gernuarekin batera, hesteetan gorabeherak izaten dira, barearen hantura azaltzen da, etab. Gernuaren eta gorotzaren bidez kanporatu ohi da eskistosoma.