Bilbao Larrazabal, Alejandro
Euskal idazlea (Maruri, 1884 - Armintza, 1966). Apaiz kaputxinoa, Hondarribiako komentuan zegoela hasi zen idazten, eta 1932an ordena utzi zuen. Bizkaieraz eta gipuzkeraz idatzi zuen. Lan nagusiak: Biotza Abeslari (Zornotza, 1927), Lili-txingar (Tolosa, 1929) eta Txindor egadak (Donostia, 1964) olerki liburuak eta Txomin arlote (Tolosa, 1929) haurrentzako ipuin txikia. Ordena utzi ondoren, Memorias o ¿una esclavitud ignorada? izenburuko lana argitaratu zuen gaztelaniaz (Errenteria, 1932), komentuan emandako urteei buruzko gogoetak azaltzen dituena.