Viktor Ia, santua
14. Aita Santua (189 - 199). Afrikarra. Martiria. Bazkoa juduen egun berberean (Nisanaren 14an eta ez hurrengo igandean gainerako kristauek bezala) ospatzen zutela eta kuartodezimanoak eskumikatu nahi izan zituen, baina San Irineok gutun batean bere asmoak bertan behera uzteko eskatu zion. Jaieguna, uztailaren 28a. v Viktor II.a, Santua (Desiderius edo Epifani) (Benevento, 1027 - Montecassino, 1087). 156. Aita Santua (1086 - 1087). 1086. urtean hautatu bazuten ere, 1087ko maiatzaren 9ra arte ez zuen bere kargua hartu. Handik lau hilabetera, Gregorio VII.ak Henrike IV.a bigarrenez eskumikatu eta gero hil zen. Montecassinoko abadea izan zen (1058). Jaieguna, irailaren 16a.
- Bikondoa Elizegi, Mikel
- bikote
- bikromato
- bikromia
- biktima
- Viktor Ia, santua
- biktoria
- biktorial
- biktoriato
- Bikuikuara
- bikun