Bikondoa Elizegi, Mikel
Akordeoi-jotzaile, musikagile, irakasle eta orkestra zuzendari donostiarra (Donostia, 1942). Donostian egin zituen musika ikasketak, Jose Aduriz irakaslearekin. Kontrapuntu, fuga eta konposizio ikasketak Franzisko Escudero irakaslearekin egin zituen. 1962an Espainiako akordeoi saria irabazi zuen, eta 1967an Munduko lehen saria. 1967an lehiaketa bidez Donostiako Musika Kontserbategian sortu berria zen Espainiako lehenengo Akordeoi Katedra irabazi zuen. 1970ean Donostiako Musika Kontserbategiko Akordeoi Orkestra sortu zuen. Berrehundik gora musika pieza sortu eta moldatu ditu bakarka nahiz orkestran akordeoiz jotzeko. Neurri handi batean berari zor zaio akordeoai musikak Euskal Herrian izan duen eraberritzea eta zabalkundea, bai bere emaitzez bai bere ikasleen bidez.
- bikoitz
- bikoizketa
- bikoiztasun
- bikoizte
- bikoiztu, bikoitz/bikoiztu, bikoizten
- Bikondoa Elizegi, Mikel
- bikote
- bikromato
- bikromia
- biktima
- Viktor Ia, santua