Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bikote

iz. Bi lagunez osatutako taldea. 
■ Bikote, izatezko. Zuz. Ezkondu gabe baina ezkonduta baleude bezala, elkarrekin bizi diren bi pertsonen egoera. Esapide hau sexu desberdineko pertsonez osatutako bikoteak izendatzeko erabili ohi da (anaia-arreba, aita-alaba, ama-seme edo beste edozein ahaidetasunetarako salbu), baina berdin erabil daiteke bikote homosexualak izendatzeko ere. Azken hauen kasuan lege arazoak izan daitezke haur bat adoptatzeko orduan. Ezkontza, dibortzioa eta bereizkuntza bezala, gero eta gehiago zabaltzen ari dira bikote hauek, batez ere Estatu Batuetan eta Europa mendebaldean. Bikote hauetan ezkon eta guraso eskubideak, hala nola banakako eskubideak –zergei edo herentziei dagozkienak–, behar bezala zehaztu gabe egoten dira sarritan.