Bidaurreta
Nafarroako udalerria (Iruñeko merindadea). Mugak: iparraldean Ziritza eta Etxauri, ekialdean Zabaltza, mendebalean Gesalatz, eta hegoaldean Etxarri. Altuera 433 m. 5,11 km2 eta 114 biztanle (bidaurretarrak). Arga ibaia udalerriaren ekialdetik igarotzen da. Hizkuntza, gaztelania. Euskaldunak eta erdi-euskaldunak 17 dira gaur egun. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarria da bertan aurkitzen den Hirutasun Santuaren monasterioa (XVI. mendekoa). Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago.