Bidault, Georges
Frantses politikaria (Moulins, 1899). Erresistentziako buruzagi izan zen, eta Erresistentziaren Nazio Kontseiluko lehendakari izendatu zuten 1943an. Gerraren ondoren, garrantzi handiko politikari bihurtu zen eta hainbat karguren ardura izan zuen. Oposiziokoa egin zen 1954an, eta Algeria frantses izatearen aldeko sutsuenetako bat bihurtu zen. Estatu segurtasunaren aurkako konplot bat antolatu izana leporatu zioten. Brasilera alde egin zuen, Bruselara ondoren baina Frantziara itzuli zen azkenik.