Biarritz Olympique
Errugbi talde lapurtarra. 1909 sortu zen Le Biarritz Sporting Clubeko ondorengoa izan da. Aguilera estadioa izan da betidanik talde miarriztarraren egoitza. Talde hau bitan izan da irabazle Frantziako Errugbi txapelketan, 1935 eta 1939. urteetan. Frantziako Kopa den Yves de Manoir saria, berriz, beste birritan irabazi du, 1937 eta 2000. urteetan. Azken Kopa txapelketan, 2000-2001 denboraldian Europa mailan jokatzeko txartela irabazi zuen. Euskal errugbiko talderik indartsuena da Biarritz Olympique, eta 2.000 bazkide inguru ditu. Historian izan duen etxeko izarrik dirdiratsuena Serge Blanco jokalari hendaiarra da. Biarritz Olympique da, Aviron Bayonnais taldearekin batera, Iparraldeko euskal errugbiaren harrobi emankorrena.