Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bianciotti, Hector

Frantses idazlea, jatorriz argentinarra (Calchin Oeste, Argentina, 1930). Nekazari familia batean jaio zen, eta ikasketak Morenoko frantziskotarren seminarioan egin zituen. 1955ean Europara joan zen. Erroman hartu zuen bizilekua lehenbizi, eta Parisen ondoren. Frantses hiritartasuna hartu zuen 1981ean. Lehenengo eleberriak gaztelaniaz idatzi zituen: Basamortu urre koloreak (1967), Gauez bidaiatzen duena (1969), Amaitzen ari den une hau (1972), Urtaroen hitzarmena (1977). Antzerki lan bat (1970, Besteak, udako gau bat) eta eleberri laburrak (1983, Maitasuna ez da maitatua) ere plazaratu zituen. Frantsesez idatzi zuen lehenengo eleberriak, Sans la miséricorde du Christ (1985, Kristoren errukirik gabe), Femina saria irabazi zuen. Sentimenduen, paisaien, sentipenen misteriora iristea bilatzen du bere lanetan: Seules les larmes seront comptées (1988, Bakarrik malkoak hartuko dira kontuan), Ce que la nuit raconte au jour (1992, Gauak egunari kontatzen diona), le Pas si lent de l'amour (1995, Maitasunaren urrats geldia). 1996an Frantses Akademiako kide hautatu zuten.