Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berruezo Ramírez, José

Nafarroako idazlea (Tafalla, 1912- Iruñea 1989). Zaragozan Filosofia eta Letra ikasketak egin ondoren Donostiara jo zuen, eta El Pueblo Vasco, El Diario Vasco, Círculo Cultural eta Ateneo Guipuzcoano erakunde eta egunkarietan egin zuen lan. Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibozain eta historiako irakaslea izan zen. Harenak dira, besteak beste, San Sebastián. Itinerario pintoresco a través de la historia (1948), La España del rey Amadeo (1943), Viajeros románticos en San Sebastián (1951), Historia del Archivo General de Guipuzcoa (1953) eta El Palacio Real de Tafalla (1954) lanak. 1944 eta 1945. urteetan Donostian argitaratzen zen El Porvenir aldizkariaren zuzendari izan zen.