Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berrueta Iturralde, Vicente

Gipuzkoar margolaria (Irun, 1867 - Irun, 1909). Pintura ikasketak Parisen egin zituen. 1892, 1895, 1897 eta 1906. urteetan ospaturiko Arte Ederretako Nazioarteko Erakusketetan parte hartu zuen. 1905. urtean Irungo Eskulan eta Ofizio eskolako irakasle izendatu zuten. Haren lanik ezagunenak Un matadero de Guipúzcoa, Cocina vasca, Preparando el retorno al campo, La plegaria del marino, Establo, Procesión, Estudio eta Calle de Fuenterrabía dira.