Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bergado, Bene

Euskal artista (Salamanca, 1963). 1986an Arte Ederretan lizentziatu zen, Arte Grafikoen espezialitatean, Euskal Herriko Unibertsitatean. 1987tik 1997 bitartean, unibertsitate bereko Arte Ederretako fakultatean irakasle izan zen. Bizkaiko Artea sarian, akzesita (1990-92) lortu zuen eta hainbat beka jaso ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak sorkuntza artistikoari emandakoa 1986 eta 1988an, eta Ertibilen lan poltsa 1987-98an, besteak beste. 1994an egin zuen Basaurin bere aurreneko bakarkako erakusketa. Orduz geroztik, Bartzelonan (1998), Murtzian (1999) eta Milanen (2000) erakutsi ditu bere lanak. Talde erakusketa askotan parte hartu du, Euskal Herrian, Espainiako beste erkidego batzuetan zein atzerrian: seitan 1988an, hamarretan 1999an eta lautan 2000an. 1999 eta 2000 urteko Arco arte azokan ere erakutsi zituen bere lanak Espacio Mínimo Galeriaren eskutik, eta 2000 urteko Gure Artea erakusketarako hautatu zuten.