Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berasaluce Aguinagalde, Simón

Beira egile gipuzkoarra (Deba, 1912 - Donostia, 1993). 1931. urtean Madrilen ekin zion beira langintzari. Sevillako katedraleko beirak egin zituen. Ondoren Parisa jo zuen eta Maumejean etxean lan egin zuen, 12 urtez. 1952. urteaz geroztik New Yorken bizi izan zen. Haren lanik garrantzitsuenak Princenton (New York) hiriko Saint Peter elizako beirak eta New York, Boston, Filadelfia eta Cleveland estatuetako hainbat elizatakoak dira.