Beranturi
Arabako udalerria (Añana). Berantevilla du izen ofiziala. Mugak: ipar eta ipar-ekialdean Erribera Beitia, Aramiñon eta Trebiñuko Konderria, ekialdean Trebiñuko Konderria, mendebalean Zadorra ibaia, eta hegoaldean Zanbrana. Altuera 479 m. 36,05 km2. 403 biztanle ditu, aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago (beranturiarrak). Herri hauek osatzen dute Beranturi: Beranturi (herriburua), Eskantza, Lacervilla, Lacorzanilla, Mijankas, Santa Cruz del Fierro, Santurde eta Tobera. Hizkuntza, gaztelania. 1997ko datuen arabera. Hizkuntza banaketa 1996an: 11 euskaldun, 67 ia euskaldun eta 321 erdaldun. Nekazari herria da.