bentzodiazepina
iz. Kim. Eraztun erako gai konposatua, bere molekulan nitrogeno atomoak dituena; lasaigarri gisa erabiltzen diren hainbat gai ematen ditu, eraztun bentzodiazepinikoa dutenak. Barbiturikoen eta beste zenbait lasaigarriren ordez erabiltzen dira bentzodiazepinaren eratorriak, ez baitira haiek bezain kutsakorrak eta arriskutsuak; asko hartuz gero behar fisiko zein psikikoa sor dezakete, baina ez da barbiturikoena bezain larria izaten. Epilepsiaren kontra (diazepana), hipnotiko gisa (nitrazepana, flurazepana, triazolana), eta larritasunaren eta esturaren aurka erabiltzen dira, besteak beste.