bentzokaina
iz. Med. Gorputz osoan ez baina gorputz atalen batean anestesia eragin dezakeen gaia, larruazaleko eritasunak eta zauriak sendatzeko hainbat botikek osagai dutena. Larruazala eguzkitatik babesteko ematen da (ultramore izpiak bereganatzen ditu) eta ultzera gastrikoa eta gastritisa denean anestesiko gisa erabiltzen da.