bentzil alkohol
Kim. Bentzenozko gunearen alboan karbono bat eta horri loturik alkohol talde bat duen gaia (C6H5CH2OH). Hainbat landareen oliotan egoten da alkohol hau eta artoan glukosido gisa azaltzen da. Industrietan berniza eta pintura egiteko eta sendagintzan anestesiko eta kutsaduraren kontrako gai bezala erabiltzen da. v Bentzil azetatoa. Azido azetikoaren bentzilo esterea (C6H5CH2OOCCH3). Lore usaineko isurkaria; alkoholetan eta eterretan urtzen da baina ez uretan. Bentzil alkohola azido azetikoarekin esterifikatuz lortzen da. Nitrozelulosaren plastifikatzaile gisa eta berniza eta abar egiteko erabiltzen da. v Bentzil abietatoa. Bentzilo alkoholetik eta azido abietikotik eratorritako gaia (C5H5CH2OOC—C19H29). Isurkari likatsua, gai organikoetan urtzen da. Nitrozelulosa plastifikatzeko eta bernizak egiteko erabiltzen da. v Bentzil bentzoatoa. Bentzoiko azidoaren ester bentzilikoa (C6H5COOOCH2—C6H5). Alkoholetan eta eterretan erraz urtzen da, uretan berriz ez da urtzen. Disolbatzaile eta plastifikatzaile gisa erabiltzen da eta botikak egiteko ere bai. v Bentzil kloruroa. Usain sarkorreko isurkari kolorgea (C6H5CH2Cl). Uretan ez da urtzen baina bai alkoholetan eta eterretan. Koloregaiak, botikak eta abar egiteko erabiltzen da.