bentzeno
iz. Kim. Gai organikoa (C6H6); isurkari koloregabea, uretan urtzen ez dena, erraz su hartzen duena eta koipea urtzen duena. v Kim. Hidrokarburo lurrunkorra. Egur ikatza destilatuz sortzen da. Bentzol izena ere ematen zaio. Bere molekula izan daiteke ziklikoa edo kate itxikoa. Aroma gaien oinarria da. Koipeak eta erretxinak urtzeko erabiltzen da eta kimika industrietan oinarrizko lehengaia da. Pozoidura sor dezake zenbait eritasunen laguntzaz; zenbait infekzio (tuberkulosia esaterako) duten pertsonek, gaizki elikatuek eta batez ere alkoholismoak jota dauden pertsonek dute bentzenoaren ondorioz pozoitzeko arriskua; emakumezkoei (haurdun daudenei) eta gazteei gertatzen zaie, batez ere.