Bense, Max Otto
Filosofo alemaniarra, Frantzian jaioa (Estrasburgo, 1910). Artearen eta estetikaren teoria da haren gogoeten arlo nagusia. Artearen doktrina zientifiko bat garatu zuen, C.S. Pierceren semiotikan eta informazioaren teorian oinarritzat harturik. Benseren ustez, arte lanak gizakiak sorturiko objektu materialak dira eta, beraz, kritika daitezke. Teoriaren arloan, arrazionalismoa eta exitentzialismoa elkarren osagarri diren “arrazionalismo existentzial” bat garatu zuen. Obra nagusiak: Estetika (1954-1969), Arrazionalismoa eta sentiberatasuna (1956) etaTestuaren teoria (1962).