Bentham, Jeremy
Filosofo eta legegizon ingelesa (Londres, 1748 - Londres, 1832). Oxforden zuzenbide ikasketak egin ondoren, whig alderdiko buruzagiekin harremanak izan zituen; legegintza lanetan maiz esku hartu zuen, eta irakaskuntzako eta pobren aldeko legeen berrikuntzan eragin erabakigarria izan zuen. Hobbes eta Helvetius-en jarraitzailea eta utilitarismo moralaren sortzailea da. «Zorionik handiena ahalik eta jende gehienarentzat» izan zen haren filosofiaren oinarri nagusia. Ongia atseginarekin berdintzen du eta gaizkia oinazearekin. Norbanakoaren ongi-izatea da gauza garrantzitsuena eta baliagarritasuna jarri behar da gauza ororen aurretik. Benthamen filosofiak jarraitzaileak izan zituen (James Mill, John Stuart Mill) eta garrantzi handia izan zuen Ingalaterrako bizitza politikoan (1824-1832), XIX. mendeko ideologia burgesaren oinarrietako bat izan baitzen. Harenak dira Lege ematearen eta moralaren hatsapenak (1789); Deontologia (1834), etab.
- Bens, Jacques
- Bense, Max Otto
- Benson, George
- benta
- bentaja
- Bentham, Jeremy
- Benton, Robert
- bentoniko
- bentonita
- bentos
- bentosa