Bell, Daniel
Estatubatuar kazetari eta soziologoa (New York, 1919). Industria ondoko gizartearen nozioa sortu eta sakon ikertu zuen. New Yorkeko City Collegen ikasi zuen, eta 1939an Zientzietan lizentziatu zen. The New Leader eta Fortune aldizkarien zuzendaria izan zen. 1960an doktoregoa egin zuen Columbiako Unibertsitatean. Soziologia irakatsi du unibertsitate horretan eta Harvardekoan. Obra nagusiak: Ideologien gainbehera (1960), Industria ondoko gizartearen etorrera (1973) eta Kapitalismoaren kultura kontraesanak (1976).