Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bell, C Gordon

Estatubatuar ingeniaria (Missouri, 1934). Miniordenagailuetan aditua da, eta industrian arrakasta handia lortu duten ordenagailuak diseinatu ditu. Digital Equipment Corporation enpresan lan egin zuen 1960. urtetik aurrera. Microsoft enpresaren aholkularia izan da.