Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

beltxata

iz. Bot. Krabelinaren familiako belar landarea (Agrostemma githago). Iletxoz estalia egoten da eta zurtoin tentea izaten du. Metro erdi da luze. Loreak handiak, gorrixkak edo urdinxkak ditu eta haziz betetako kusku biribiletan izaten du fruitua. Landare honen haziak gariarekin nahasten direnean, zapore mikatza ematen diote irinari eta kaltegarria izaten da irin hori. Europako soroetan hazten da.