Beltran, Juan Mari
Gipuzkoar musikagilea eta musikan aditua (Donostia, 1947). Euskal herri musika errotik ezagutzen du, eta musika horren eragile bizkorra da aspaldidanik. Hamaika urte zituenean Etxarri-Aranazko txistularien taldean eta udal bandan jotzen hasi zen. Bost urte geroago euskal folklorea ikertzen horrenbeste egin duen Argia taldeko dantzaria izan zen. Geroztik gogor saiatu da herri musika, musikariak eta soinu tresnak aztertzen. Talde askotan parte hartu du, esate baterako R. Ruiz Balerdik sortu zuen Grupo de música contemporánea delakoan. Baita Sustraiak, Azala eta Txanbelan ere. Hainbat lan argitaratu du aldizkari espezializatuetan eta disko asko grabatu du.
- belosina
- belozimetro
- Belt Handia
- Belt Txikia
- Beltrán Gila, Aurora
- Beltran, Juan Mari
- beltx
- beltxarga
- beltxata
- beltz
- beltzaran