Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

beltxarga

iz. Anatidoen familiako hegazti igeri-oinduna, anseriformeen ordenakoa (Cygnus olor). Lepoa luzea eta malgua du, zango laburrak eta hego handiak. Beltxarga mota batzuek kolore zuriko lumak izaten dituzte eta beste batzuek berriz beltzak. Parke eta lorategietako urmaeletan apaingarritzat hazten da. Gaztetasunak beltxarga bezain zailua hauka. Europako erdialdean, Asian eta Afrikako iparraldean bizi da beltxarga. v Beltxarga oihularia. Beltxarga arrunta baino handixeagoa den beltxarga mota (Cygnus cygnus). Mokoa hori kolorekoa du, beltza muturrean. v Beltxarga txikia. 1.20 cm-ko neurria duen beltxarga mota, beltxarga arruntak baino lepo motzagoa duena (Cygnus bewicki).