Beloki Gorostidi, Joseba
Gipuzkoar txirrindularia (Lazkao, 1973). Gipuzkoarra izan arren, Araban hazi da eta bertan egin du bizitza. Hemeretzi urte zituela hasi zen amateur mailan korritzen. Maila horretan azpimarratzekoak dira 1995ean lortu zuen Vuelta a Granadako garaipena eta 1996ko Arabako zein Euskadiko erlojupeko txapelketak. 1997an Arabako amateur mailako biran ere gailendu zen lazkaotarra. 1997an eman zuen, hogeita lau urte zituela, profesional mailarako jauzia. Talderik aurkitzen ez zuenez txirrindularitza uztekotan zegoela Julian Gorospe txirrindulari ohiak zuzentzen zuen Euskaltel-Euskadi taldeak eman zion horretarako aukera. 1999. urtean Juan Fernándezen Festina taldeak fitxatu zuen. Festinarekin bere lehen Frantziako Itzulian parte hartzeko aukera izan zuen 2000. urtean, eta podiumera igotzea lortu zuzen, hirugarren postuan hain zuzen. Frantziako Itzuliko podiumera igotzea lortu duen bigarren euskal txirrindularia da, Miguel Indurainen ondoren. Bere anaia Gorka ere txirrindularia da. 2001 urteko denboraldiaren atarian, hiru urterako fitxatu zuen Once taldeak Joseba Beloki.
- Belmopan
- belmopandar
- Belo Horizonte
- belodromo
- Belokeko Abatetxea
- Beloki Gorostidi, Joseba
- Beloki Iribarren, Ruben
- Beloki, Roman
- Beloki
- belomotor*
- motor-bizikleta