Belokeko Abatetxea
Aita Agustin Bastresek Lapurdiko Ahurtin sorturiko monasterio beneditarra. 1880. urtean errepublikanoak aginpidera iritsitakoan monasterioak arazo handiak izan zituen, ikasleak izan zitzaten debekatu baitzieten. 1888an prioretxea zen; handik urtebetera abatetxe bihurtu zen eta Agustin Bastres izendatu zuten bertako abade. Kongregazioak lan ugari egin zuen: Ahurtiko beneditarren monasterioa (1883), Paueko San León Zaharren Egoitza, Mugerreko Umezurtz-etxea (1895). Bestalde, misiolariak Estatu Batuetara, Argentinara, Palestinara eta Beninera bidali zituzten. 1902. urtean Frantziako gobernua ordena desagertzeko agindu zuen 15 eguneko epean. Fraideek Oltza (Nafarroa) eta Idiazabal (Gipuzkoa) herrietara jo zuten. Azken herri honetan bildu ondoan Lazkaora joan ziren. 1928. urtean berriro ere Beloke abatetxera itzuli ziren fraide beneditarrak eta fraide gipuzkoar berriak.