Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

behaketa

iz. Behatzea, ardura bereziz begiratzea; horren ondorioa.  v Psik. Psikologian erabiltzen den ikerketa metodoetako bat; gertakariak behatzen dira eta behaketa horretan oinarrituta egiten dira hipotesiak, ondoren frogatu egin beharko direnak. Bi eratakoa izan daiteke behaketa: naturalista, banakoak bere eguneroko bizitza duen jokabidea behatzen duena; eta klinikoa, behatzaileak hainbat baldintza jarri eta horiei jarraituz egiten dena. Metodo hau erabiltzen denean, aztergai izango diren alderdiak aukeratu behar izaten dira, zaila baita guztiak batera aztertzea; bestalde, kontu handia izan behar du behatzaileak bere aurreiritzien arabera ez jokatzeko, eta kontutan izan behar da behatutako pertsonaren jokabidean aldaketak ere gerta daitezkela norbait bere jarrerak behatzen ari dela jakinez gero.  v  Ekonomiaren behaketa. Pol. Alfred Sauvy Frantziako ekonomialariak eta bere jarraitzileek erabilitako ikerketa metodoa.