Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Behan, Brendan

Irlandar idazlea (Dublin, 1923 - Dublin, 1964). IRAko kidea 14 urte zituenetik, hamaika urte eman zituen espetxean 1948ra arte. Antzerkigile argi bezain zorrotza, O’Caseyren herri antzerkiaren bideetatik abiatu zen, eta guztiz lan biziak idatzi zituen: The quare fellow («Arrotza», 1956), gaelikoz idatzi zuen «Bahitua» (1959), The big house («Etxe handia», 1963) eta bukatu ez zuen Richard’s cork leg («Richarden ordezko hanka», 1964). Gaelikoz eta ingelesez idatzi zuen. Bere lanen errealismoak eta bilbe dramatikoaren zorroztasunak Irlandako iraultzaren lekukotasun esanguratsuenetakoa bihurtu dute Behanen antzerkia. Eleberriei doinu autobiografikoa eta abertzalea darie alderdi guztietatik: Borstal boy («Zentza etxeko mutila», 1958), The scarperer («Iheskorra», 1964), Confessions of an irish rebel («Irlandar matxinatu baten aitorpenak», 1965). Umorezko liburu bat ere idatzi zuen, Brendan Behan’s island («Brendan Behanen uhartea», 1962).