Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bazilo

iz. Bot. Zotz baten itxura izaten duen bakterioa zelula-bakar luzexka. Biribilduak diren baziloei, koma itxura dutenei (kolera sortzen duena adibidez) bibrioi esaten zaie eta luze luzeak direnei, berriz, espiralean birbildutako hari itxura dutenei, espirilo edo espiroketa esaten zaie. Bazilo batzuek eritasunak sortzen dituzte, baina badira kaltegarriak ez direnak ere, hartzigarriak (bacilo bulgaricus, jogurta egiteko erabiltzen dena) eta hainbat prozesu kimikotan parte hartzen dutenak adibidez. Baziloen izenari dagokionez, dagokien aurkitzailearen izena jarri zaie bazilo askori: Koch baziloa, tuberkulosia sortzen duena; Eberthen baziloa, sukar tifoideoa sortzen duena; Pfeifferen baziloa, gripea eragiten duena…