Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bazkardo, Joan

Euskal eskultorea (?, XVI. m. - Viana, 1659). Euskal Herriko barrokoak izan duen eskultore eta erretaula egile handiena. Nafarra zenbaiten ustez (Viana edo Caparrosokoa), madrildarra eta andoaindarra besteren aburuan, inork ez daki noiz eta non jaio zen Bazkardo. 1611. urtean lanean aritu zen Tuterako katedralean, 1616an Kristo bat zizelkatu zuen Iruñeko katedralean, 1624an Oiongo elizako erretaulari ekin zion eta 1630ean Ekorako Ama Sortzez Garbiaren eskultura egin zuen. Nafarroan, Araban eta Errioxan lanean ibilia nagusiki, 1647an egin zuen Irungo elizako erretaula, bere azken lan ezaguna.