Bazin, Hervé
(Jaiotza izena, Jean-Pierre Hervé-Bazin). Frantses idazlea (Angers, 1991 - Gennes, 1996). Eleberrigintza landu zuen batik bat. Burgesiaren eta gizarte industrializatuaren inguruko satirak dira Bazinen eleberriak: Vipère au poing (1948, Sugegorria ukabilean), La mort du petit cheval (1950, Zalditxoaren heriotza), Qui j’ose aimer (1956, Nik maitatzen dudana), Le matrimoine (1967, Ezkontza).