Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bayreuth

Alemaniako hegoaldeko hiria (Bavaria, Goi Frankonia), Roter Main ibaiaren ertzean. 72.326 biztanle (1986). Portzelana ospetsuak.  v  Historia. XVIII. mendean, Brandeburgo-Bayreutheko markgraf-ak berebiziko bultzada eman zioten hiriari, opera jauregia, Gaztelu Berria eta Ermitage delako jauregia eraiki baitziren garai hartan. Bayreuth, ordea, Wagner-en hiria da batez ere. Luis II.a Bavariakoak lagunduta, Richard Wagner musikagile alemaniarrak opera jauregi bikaina jasoarazi zuen (Fetspielhaus), Nibelungoen Eraztuna lanaz inauguratu zuena (1876). 1882tik aurrera, Wagner-en operen hiri nagusia da Bayreuth.