Bauer, Bruno
Alemaniar kritikari eta filosofoa (Eisenberg, 1809 - Rixdorf, Berlin ondoan, 1880). Hegelen jarraitzaile ezkertiarra izan zen; bere lehen lanetan filosofia eta teologia adostu nahi izan zituen, baina kristautasun oro errotik ukatzera jo zuen berehala: San Joanen Ebanjelioko egintzen kritika (1840), Sinoptikoen historia ebanjelikoaren kritika (1841), Ebanjelioen kritika eta beraien jatorriaren historia (1851). Politikaz eta historiaz ere arduratu zen eta lan ugari argitaratu zuen gai horiei buruz; horiek izan ziren Marx eta Engelsen kritika gai Familia Santua (1845) izenburuko liburuan.