Baudrillard, Jean
Frantses soziologo eta filosofoa (Reims, 1929 - Paris, 2007). Produkzioaren arrazionaltasuna zalantzan jarri izan zuen, eta desioaren probokaziotzat jo zuen kontsumo-nahia sustatzea. Hauek dira Baudrillarden obra ezagunenak: Le système des objets (1968, Objektuen sistema), Pour une critique de l`économie politique du signe (1972, Zeinuaren ekonomia politikoaren kritika), L`échange symbolique et la mort (1976, Aldaketa sinbolikoa eta heriotza), De la séduction (1980, Sedukzioaz).