Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Basaburua

Nafarroako ibar eta udalerria (Iruñeko merindadea). 1998ko datuen arabera, 685 biztanle ditu, aurreko erroldan baino ia ehun gutxiago. Arrarats, Beruete, Gartzaron, Itsaso, Igoa, Jauntsarats –herriburua–, Ihaben, Udabe-Beramendi eta Orokieta-Erbiti kontzejuek osatzen dute udalerria. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu euskaldunean dago. Basaburua Txikia izeneko ibarra, bestalde, Malerreka eskualdeko haranetako bat da, Doneztebeko haranarekin batera, eta Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaien udalerriak biltzen ditu.  v  Iparraldeko Leitzaran, Ameztia eta Ezkurra ibai arroek eta hegoaldeko Urumea ibai arroak osaturiko ibarra. Udalerriak: Arano, Areso, Labaien, Erasun, Leitza, Saldias, Ezkurra eta Goizueta.