Barroeta Zarauz eta Aldamar, Joaquín María
Gipuzkoar politikaria (Getaria, 1763 - Frantzia, 1837). Gipuzkoako Diputatu Nagusia 1794an, frantsesen aldeko erabakiak hartu zituen Konbentzio Gerraren garaian, Gipuzkoako batzarkideak preso hartu ondoren. Basileako Bakea izenpetu eta gero (1795eko uztailak 22) Frantziara jo behar izan zuen Barroetak. 1808an Josef Bonapartek zenbait kargu eman zizkion Asturiasen eta Santanderren. Joaquín Francisco Barroeta Aldamar foruzalearen aita izan zen.
- Barriola Ezkurra, Abel
- Barriola Irigoien, Ignacio María
- Barrios de Chamorro, Violeta
- Barroeta Aldamar, Joaquín Francisco
- Barroeta Anguisolea, Juan
- Barroeta Zarauz eta Aldamar, Joaquín María
- Barroeta
- barroko
- Barron
- Barrow
- barru