Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

barbiturismo

iz. Med. Barbiturikoek eragindako pozoidura, larria edo arina izan daitekeena. Barbiturismo larria hainbat arrazoirengatik barbiturikoak neurriz gaindi hartzen direnean sortzen da eta koma egoera, larria edo arina, izaten du ondorio. Koma arina denean, arnasketa eta pultsua normala izaten du eriak, erantzun egiten du ziztatzen edo atximur egiten zaionean eta 24-48 ordutara itzuli ohi da bere onera; larria denean, ordea, arnasketan gorabeherak agertzen dira eta ez da inolako erantzunik izaten minaren aurrean. Koma larriak jotako erien % 25-a hil egiten da, biriken paralisiaren, shockaren edo pneumoniaren ondorioz. Barbiturismo larria sendatzeko, gai pozoitsua desagerrarazi, eria bere onera itzularazi eta aurrez hartutako barbiturikoaren kontrako eragina duten gaiak hartu behar izaten dira.