Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

baniano 1

iz. Bot. Masustondoaren familiako zuhaitza, Indian hazten dena (Ficus bengalensis). Tropikoan hazten da, Indian batez ere. Bengalako pikuondoa ere esaten zaio, itxuraz pikuondoaren antza duelako. Zuhaitz bakar batek adar asko izan ditzake. Adar nagusietatik lurreraino iristen diren beste adar batzuk irteten zaizkio eta hauek sustrai berriak errotzen dituzte. Txoriek sakabanatzen dituzte baniano haziak beste zuhaitzen adarretara eta hauetan berehala ernetzen dira adar berriak; horrela, hedatu egiten da zuhaitza, oso egitura handia eratuz. Indian zuhaitz sakratutzat dute banianoa.