iz. Bot. Malpigiazeoen familiako landare generoa. Genero honetako landareak sastraka aihendunak izaten dira. Hosto osoak izaten dituzte, loreak horixkak edo arrosak, eta batzuetan zuriak. Arantzak erori egiten zaizkie. Hego Ameriketako lurralde tropikaletan hazten dira.