Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Banat

Europa erdialdeko lurraldea, 1919tik aurrera Hungaria, Jugoslavia eta Errumania artean banatua. Mugak: Transilvania eta Valakia, ekialdean; Tizsa ibaia, mendebalean; Mures ibaia, iparraldean eta Danubio ibaia, hegoaldean. Hungariaren partea txikia da (Szeged hiriaren inguruan). Jugoslaviako Banat, (Vrsac hiriaren inguruan) nekazari lurralde aberatsa da. Errumaniako Banat aldean (21.800 km2) 1.242.848 biztanle bizi da. Hiriburua: Timisoara (hungarieraz Temesvar). Hiri nagusiak: Arad, Resita, Lugoj eta Caransebes. Timis ibaiaren inguruko ordokia emankorra da (laboreak, patatak eta fruituak). Banateko mendietan ikatza, burdina, manganesoa, kromoa, kobrea eta marmola dago.  v  Historia. Turkiarrek hartu zuten Banat 1526. urtean. Bi mende geroago Habsburgoko etxeak eskuratu zuen, otomanoen galera bermatu zuen Passarowitzeko itunaren ondorioz (1718). 1779. urtean Hungariako eskualde bihurtu zen. 1920an, Hungariaren, Jugoslaviaren eta Errumaniaren artean banatzeko erabakia hartu zuen Trianongo itunak.