Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bananondo

iz. Bot. Fruitutzat banana ematen duen landarea, hosto handiak eta loreak mordoetan dituena (Musa paradisiaca).  v  Ezagutzen den belarkararik handiena da. Hostoen txortenek zurtoina inguratzen dute. Zurtoinaren muturrean sexu bietako lore gorriak hazten zaizkio; lore emeek fruitu luze bigunak ematen dituzte. Fruitua jaso ondoren zurtoina moztu egiten zaio, baina sustraiek berriz ere zurtoin berriak ematen dituzte. Jatorriz Asiakoa da baina gaur egun inguru tropikaletan ere landatzen da. Landare honen fruitua gozoa izaten da. Garrantzi handiko elikagaia da.