balioaniztun
izond. Kim. Balentzia bat baino gehiago duena. v Log. Logikazko zenbait balio baliatzen dituen logika motaz esaten da. Bi balio, 0 eta 1 (gezurrari eta egiari dagozkionak), edo hiru balio, 0, 1 eta 1/2 (gezurra, egia eta funtsik ez izatea) erabiltzen dira, oro har. v Med. Hainbat erabilera dituena; gai kutsagarri bat baino gehiagoren aurkako txerto eta sueroez esaten da bereziki.