balio
iz. Zerbait edo norbait aintzat hartzekoa egiten duen tasuna edo tasun multzoa. || Baliozko. izlag. Gelan dituen baliozko diru eta paperak. v Balio absolutua. Mat. Magnitude baten balioa, horren zeinua positiboa edo negatiboa den kontuan hartu gabe. v Balio kimikoa. Fis. Erreakzio nuklear batean askatzen eta jasotzen den energia. v Balioa eman. ad. Kim. Disoluzio bat nola osatua dagoen zehaztasunez aztertu, analisi bolumetrikoan edo sendagaiak prestatzerakoan erabiltzeko. v Fil. Errealitate edo ondasunak estimagarri bihurtzen dituen ezaugarria. Ontologiak izatea duena aztertzen du, ez, ordea, dagoen guztia (edertasuna, santutasuna, ontasuna, etab.); horietaz balioen filosofia arduratzen da, horiek «izaki» ez diren arren irudipen huts ere ez baitira. Balioek ezaugarri ugari dituzte: elkarrengandik bereizten dituen edukia izatea, aurkakotasuna (on/txar, zuzentasuna/bidegabekeria…), mailaketa baten barruan kokatzea, arrazoiaren bidez ez baino norberak bizitakoaren bidez atzematea, etab. v Mus. Nota bakoitza nolakoa den, hari dagokion soinuaren iraupena. v Ekon. Pertsonaren beharrak asetzeko ondasunei ematen zaien garrantzia. Bi teoria eman dira balioari buruz; balio objektiboaren teoria eta balio subjektiboarena. Lehenak neurri objektiboa bilatu zuen balioarentzako eta bigarrenak, berriz, gizon bakoitzaren premiak hartu zituen oinarri balioa definitzeko. v Balio erantsia. Ekon. Enpresa baten edo multzo baten ekonomia jardueraren ondorioz eratzen den soldaten, korrituen eta amortizazioen multzoa. Zenbakietan, balio jakin batzuk (Emaitzaren Balioa - Erabilitako Lehengaiak - Errekina eta Energia - Jasotako Zerbitzuak = Balio Erantsi Gordina - Amortizazioak = Balio Erantsi Garbia) kenduta eta beste batzuk (Soldatak + Gizarte Asegurua + Banakizunak + Enpresak Aurreztua + Irabazi Garbia + Zehar Zergak + Balio Erantsi Garbia + Amortizazioak = Balio Erantsi Gordina) gehituz lortzen da. v Balio higigarria. Merk. Ondasun higigarriei ematen zaien izena, baina, batez ere, estatuak, elkarte pribatuek edo beste edozein elkartek emandako jabego edo mailegu agiriei. ik. burtsa. v Zuz. Gauza baten balioa neurtzea, tasatzea. || Ondasun bat desjabetzeko agindua ematen denean, administrazio publikoak ondasun horren jabeari indemnizazio gisa eman beharrekoa. Indemnizazioaren balioa merkatuaren arabera zehazten da. v Balio doia eman. Zerbait zehatz tasatu edo horren balioespena egin.