balina
iz. Biokim. Azido aminobalerikoz osaturiko aminoazidoa (CH3)2CH‑CH(NH2)‑COOH. Hainbat landareren sustraietako proteinetan dago eta proteina horien hidrolisiaren eta sintesiaren bidez lortzen da. Gizonaren gorputzak sintetizatu ezin badu ere, ezinbestekoa du bizitzeko, eta orobat animaliek ere. Laborategiko animaliekin egindako zenbait azterketatan ikusi denez, balina gutxi hartuz gero jateko gogoa gutxitu egiten da, eta batere hartu gabe koordinaziorako zailtasunak agertzen dira. Sendagintzan erabiltzen da.