Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baleike

Euskara hutsezko herri aldizkaria. 1994ko ekainean kaleratu zen lehen aldiz. Zumaian du egoitza eta Baleike kultura elkarteak argitaratzen du. 2000ko abendua arte hilabetekaria izan bazen ere, 2001eko urtarriletik aurrera hamabostekaria bilakatu da. 1.000 ale argitaratzen dira eta 4.000 pezeta kostatzen da urteko harpidetza. 28 orrik osatzen dute normalean Baleike aldizkaria eta Zumaian zabaltzen da. Herri mailako informazioan oinarritzen da, batez ere, aldizkariaren edukia.